GAZTEAK ETA ALKOHOLA

Gaur egun, festetan edari alkoholikoak egotea oso arrunta da. Baina, horren ondorioz, jende askok ez daki bere burua kontrolatzen. Gainera, txosnetan edozeini ematen diote alkohola adina galdetu gabe; honen ondorioz, gazteek ez dira konsziente edaten duten kantitateaz eta guztiz mozkortuta bukatzen dute.

Askotan, festetara koadrilan joaten dira gazteak, eta haietako askok ez dakite edan gabe egoten. Gainera, ez dute edari bakarra eskatzen, baizik eta barietate oso handia: Kalimotxoa, orgasmoa, txupitoak (marrubizko tequila eta jaggera) eta vodka limarekin dira famatuenak. Okerrena da, edaten ez duten edo oso gutxi edaten lagunek mozkorren atzetik ibili behar dutela hauek tontakeriarik ez egiteko. Horregatik, taldearen zati bat askotan ez du ondo pasatzen eta haserretuta bukatzen du.

Hau dena txarra ez balitz, pertsona batzuk ez dute admititzen oso mozkorrak zeudela eta hurrengoan berdin edota gehiago edaten dute. Horren ondorioz, atzetik ibiltzen diren lagunak ez dute barkamenik jasotzen eta gehiago nazkatzen dira. Honek osasunerako gauza txar ugari ekartzen ditu, alkohol kantitate handiegiak gibela, bihotza, garuna (fisikoki eta psikologikoki)… kaltetzen dituelako.

Gure iritziz, alkohola kontrolatuta edan behar da edo bestela ez da edan behar; gainera, txosnetan kontrol metodo bat egon beharko luke. Horretaz gain, alkoholarekin pasatzen bazara eta zure lagunek zaintzen bazaituzte, behintzat hurrengo egunean barkamena eskatu eta eskerrak eman behar zaizkie, gaizki pasa duten lagunei hobeto sentiarazteko.

Amalur eta Ainhoa, lagun haserretuak. 3.C

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s