BI IBARTAR HIL DIRA HONDARRIBIAN

Segurtasun Sailak baieztatu du tragedia Ibarrako Udalari, Ibarrako 47 eta 49 urteko bi anaia hil zirela.

Jaizkibel itsaslabarrean kokatuta dagoen Erentzin kalako uretan hil dira bi anaiak, arratsaldeko 15:10 aldera. SOS Deiak 112 zerbitzuak larrialdi dei bat jaso duela jakinarazi du, bi lagun uretatik ezin direla atera esanez.

Ertzaintzaren helikoptero batek, hildako bi gizonezkoen gorpuak aurkitu ditu, eta Gurutze Gorriaren barku batera atera dituzte. Behin gorpuak erreskatatuta, Hondarribiako aireportura eraman dituzte Ertzaintzaren helikoptero batean, Donostiako Auzitegi Medikura eraman aurretik.

Ertzaintzaren lehen hipotesiaren arabera, itsaslabarretik doan Talaia bidea egiten ari ziren, eta horietako bat uretara erori da. Bestea, berriz, laguntzeko asmotan sartu dela uste dute. Hala eta guztiz ere, Ertzaintzak ikerketa egiten ari da , tragedia nola gertatu den argitzeko.

Axel Avila eta Markel Piris 3C Taldea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s